Frederiko I.a Prusiakoa
- Artikulu hau Prusiako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Frederiko I.a».
Frederiko I.a Prusiakoa (Königsberg, 1657ko uztailaren 11 – Berlin, 1713ko otsailaren 25a) Brandenburgoko hauteslea, eta ondoren Prusiako erregea izan zen 1701-1713 urteetan.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederiko I.a Prusiakoa (Königsbergen jaio zen, 1657ko uztailaren 11n. Aita Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa izan zuen eta ama, berriz, Louise Henriette Orange-Nassaukoa eta bikotearen hirugarren semea izan zen. Ama Frederiko Henry Orangeko printzea eta Amalia Solms-Braunfelskoaren alaba zen eta, Frederikok, amaren aldetik, Gilen III.a Ingalaterrakoa lehengusu zuen.
Aita 1688ko apirilaren 29an hil zenean, Frederiko izan zuen ondorengo eta Frederiko III.a Brandenburgokoa hauteslea izan zen, Prusiako duke[1].
Hasiera batean, Germaniako Erromatar Inperio Santuko kide, errege titulua erabili zuen. Enperadoreari lagundu zion Luis XIV.aren eta turkiarren kontra, eta haren ordainetan erregetza eskuratu zuen, Frederiko I.a Prusiakoa izan zelarik ordundik aurrera (ordura arte, Prusiako duke)[2]. Koroa ez zion Eliza Katolikoak emango, Inperiotik kanpo baitzegoen. Horrela, Prusia izan zen erlijio protestantea zuen lehen erresuma.
Ezkontza eta ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederiko 3 aldiz ezkondu zen.
- Lehenengo emaztea Isabel Enriqueta Hesse-Kasselgoarekin izan zen eta alaba bat izan zuten: Luisa Dorotea Sofia Prusiakoa (1680ko irailaren 29a – 1705eko abenduaren 23a). 1700go maiatzaren 31n, Frederiko Hesse-Kasselgoarekin, Frederiko I.a Suediakoarekin, ezkondu zen (1676-1751) eta ez zuten ondorengorik izan.
- 1684ko urriaren 8an ezkondu zen bigarrenez. Sofia Carlota Hannovergoa izan zuen bigarren emazte eta bikoteak 2 seme izan zituen: Frederiko Augusto Prusiakoa (1685eko urriaren 6a - 1686ko urtarrilaren 31), txikitan hil zena eta Frederiko Gilen I.a Prusiakoa (1688ko abuztuaren 14a - 1740ko maiatzaren 31), bere ondorengoa izango zena.
- Hirugarren ezkontza 1708ko azaroaren 28an izan zen, Sofia Mecklenburgokoarekin, eta ez zuten ondorengorik izan[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/3/3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiko I.a Prusiakoa |
Aurrekoa Frederiko Gilen I.a Brandeburgokoa |
Prusiako duke eta Brandenburgoko hauteslea 1688-1701 |
Ondorengoa Azkena |